Badiou eta Gu agerkariko egitasmoaren ildotik sortutako saiakera, bilduma eta liburuen argital-gunea.

Gertarazten Argitalpenak: Artxibo Bizia

Alain Badiouren ustez (Izatea eta Gertakizuna, 1988, VII. zatia, 3. meditazioa), Enziklopedia egoera jakin baten barruan ezarritako ezagutza-sistema itxi eta aurreikusgarria da, status quo-a mantentzen duen jakintza konbentzional eta egituratua.

Horren aurrean, Badiouk bereitezinak (indiscernible)  diren Egia berriak ezartzen ditu, Gertakizun baten arrastoarekin lotuak daudenak eta Michel Foucault-en (Jakintzaren arkeologia, 1969, III. Zatia 5. Kapitulua) Artxiboa delakoarekin bat datorrena. Gertakizun errotiko batek Enziklopedian zulo bat irekitzen duenean, egoerako hizkuntzak ezin du prozesatu (bereizezina zaiolako), baina utzitako arrastoari jarraituz, subjektu militante batek egia berri bat eraikitzeko aukera irekitzen du.

Badiouren ikuspegitik, euskal askapen mugimenduaren borroka historikoa Gertakizun horietako bat izan zen. Webgune honek etenaldi horren aztarnak biltzen ditu, Enziklopedia politiko ofizialean oraindik ere bereizezina denaren Artxibo Bizia izateko. Gunearen helburua ez da informazioa Enziklopedia zurrun bat bezala sailkatzea, pentsamendu-bide berriak irekitzeko arma didaktiko eta dialektiko gisa erabiltzea baizik, leialtasunez eta duintasun militantez.

Horregatik, materialak egitura itxi gabe eta iritsi ahala aurkezten dira. Egituraketari dagokionez, Badiou eta Gu gune nagusiko idazkiak bezala, Gertarazten Argitalpenak azpiataleko liburu zein saiakerak hiru norabidetan banatzen dira: 

Laburbilduz, gune honek ez du Enziklopedia gisa funtzionatzen, oraindik ere bereiztezina den egia baten inguruan dinamikoki pilatzen den Artxibo Bizi eta aztarna gisa baizik.

Azken argitalpenak

Guztiak ikusi