
Rara Avis baten Aurkezpena
Panfleto-bilduma hau Alain Badiouk 1991ko maiatzetik 1992ra bitartean Parisen, nazio-auziari buruz egindako adierazpenak eta deklarazioak biltzen ditu:
Emilio Araúxo eta Luis Martul-i 1991-eko Ekainean;
José Berrero eta Nicolás Xamardo-ri 1992ako Otsailean; eta
Emilio Araúxo eta Luis Martul-i -992-ko Maiatzean.
Idazlantxo honek estatuak eraikitako nazio-identitatearen kontzeptua kritikatzen du, immigrazioari buruzko adostasun parlamentarioa baztertzen du, langile etorkinaren rol unibertsalista azpimarratzen du, eta emantzipazioa eta nazionalismoaren arteko harremana baldintzatzen du.
Testua galizieraz argitaratu zuen lehenengo Santiago de Compostelan egoitza zuen Noitarenga argitaletxe-kolektibo independenteak — Emilio Araúxok eta Luis Martul Tobíok editatu eta itzulia).
Badiouren onespenez eta gomendioz, atzera-itzulpena egin omen zen frantsesera. Baina, gaur egun, frantsesezko bertsio hori ez dago argitalpen-merkatuan edo sarean zabalduta, eta eskertuko genuke norbait informazio gehiagorekin etorriko balitz.

SAKATU HEMEN IRAKURTZEKO
FITXA TEKNIKOA
Izenburua:
Arredor da cuestión nacional
(Auzi nazionalaren inguruan)
Egilea: Alain Badiou
Itzultzaileak: Emilio Araúxo / Luis Martul Tobío
Hizkuntza: Galiziera
Argitaletxea: Noitarenga, S.C. (Galizia)
Argitalpen-data: 1995
Orrialde kopurua: 20
IG 2026-10