
Badiou Eta Gu agerkari nagusian jada badagoen itzulpen hau Badiouk eman zuen hitzaldi/mintegi batena da, Egien Inmanentzia liburuaren bigarren atalean oinarritu zena. Bere garrantziagatik artxibo bizi honetan berriz egokiago kokatua dagoelakoan. eta orduan idatzitako iruzkinari ondorengoa eransten diogu oroigarri eta jarraipen gisa.
Sakatu HEMEN hitzadi
osoa irakurtzeko

Zer da estaldura edo estaltze-prozedura eta nola aurre egin
Alain Badiouren arabera, estaltze-prozedura (edo “recouvrement”, “covering over”) estatu aparatuen bortizkeria zuzena baino zapalkuntza modernoaren beste mekanismo osagarri bat da, muga ideologikoak ondo zedarritzeko asmoarekin. Mekanismo horren bidez, egia berri eta erradikalak neutralizatzen dira egia berri horien potentzialtasun infinituaren gainean aurretik jadanik existitzen diren edo indarrean dauden esanahi finituak ezarriz.
Egia berriak Gertakizun gisa azaltzen dira ohiz baina gertakizun eraldatzaile horiek erabat zapaldu edo ukatu beharrean, estaltze-prozedurak berritasuna arruntzat edo ezinezkotzat jotzen du, ezeztapen-lan hori burutzeko ezarritako ordenaren hizkuntza nagusia erabiliz. Estaltze-prozedurak funtsezko hainbat osagai ditu.
Asmoa, lehenik eta behin, finitutasuna gainjartzea da: egoera baten potentzialtasun infinituaren gainean finitutasuna segurtatzen duena jartzea, hain zuzen. Aurrerapauso edo berritasun bat ( “egia-prozedura” bat) gertatzen denean —politikan, artean, zientzian edo maitasunean—, aukera infinituak irekitzen dira. Estaltze-prozeduraren helburua tartean sartzea da infinitu menderagaitz hori zati edo segmentu finitu eta kudeagarrien barruan eusteko.
Ondoren, beste osagai bat analogia matematikoa erabiliz ematen digu Badiouk, estaltze-prozedura Kurt Gödelen “eraikigarría” kontzeptuarekin lotuz, edo “Unibertso Eraikigarria“renarekin, zehatz-mehatz. Eraikigarria den horrek status quo ideologikoa irudikatzen du, gauzak existitzea baimentzen duena, baldin eta, baina, soilik egungo hizkuntza nagusia erabiliz esplizituki definitu, kalkulatu edo zenbatu daitezkeen heinean. Estaldura edo estaltze-prozeduraren bidez egia generiko guztiz berri eta “bereizezin” bat (“indiszerniblea”) dagoeneko ezaguna eta eraikigarria denaren mugetan berriro sartzera behartzen da; horrela berria den hori “kontagarri” bihurtuz (edo zenbatu daitekeela segurtatuz) bere potentzialtasun erradikala gal dezan.
Estaltze-prozedurak, azkenik, hizkuntzaren eta estereotipoen bidezko neutralizazioa bilatzen du. Gertakizun bat inoiz ez dela gertatu bortizki aldarrikatu beharrean, estatuak edo ordena ezarriak estaltze-prozedura erabiltzen du gertakizunaren esanahia birformulatzeko, haustura hori leku arrunt, seguru eta konbentzionaletara itzuli nahiz.
Politikara lotuta ezaguna egingo zaigun adibide edota jarrera bat jartze arren, mugimendu politiko erradikal eta berdintasun aldeko batek ganorazko prozesu infinitua irekitzen duenean, estaltze-prozedurak deskribapen arrunt (eta) negatiboen baliabidez eraikitako markoaren barruan ezarriko du mugimendu politiko hori; nola buruzagi zein kideak “odolzale” gisa aurkeztuz halaxe anomalia historiko bortitz bat izatera murriztuz, horrelako estereotipo eta klitxe arrunten bidez, azken finean, jada existitzen den edo badagoen egoera dagoenetan jarrai dadin.
Badiouren arabera, estaltze-lanaren eragile garaikide nagusiak, kapitalismo modernoa eta demokrazia parlamentarioa gordetzen duten akademiko eta kazetari integratuak dira, polizi-zaintzaren, burokraziaren eta identitate itxien gorazarrea erabiltzen dituztenak Gertakizunean parte-hartzen dutenak egia “berria” zela uste zuten hori dagoeneko zaharkitua dela konbenzitzeko, are arriskutsua eta, batez ere, ezinezkoa!

Horregatik, ideologia nagusitik bideratzen den estaltze-prozedura gainditze aldera, Badiouk subjektuaren zeregin etikoa definitzen du: Gertakizun baten egia babesteko estalduraren eragiketak desegin behar dira, zeinak finitutasunaren hizkuntza ez onartzea eskatzen baitu eta gertakizunaren dimentsio absolutu eta infinituekiko leialtasun edo fideltasun zorrotza mantentzea.
Laburtuz, estaltze-prozedura edo estalduran oinarritzen den operazio ideologikoa, sistema nagusiak, unibertsitateko ezagutza ofizialak edo hedabide handiek erabiltzen duten mekanismoa da, gertakizun baten benetako berritasuna neutralizatzeko, berrizendatzeko edo ezkutatzeko; horren bidez, gertakizun hori kategoria zahar eta ezagunetara itzularaziz, status quo-ari eusten jarraitze aldera.
Distortsio horri aurre egiteko, baina, prozesu emantzipatzaileen garrantzia lausotzeko diseinatutako propaganda eta kontakizun ofizialak agerian utzi behar dira. Horretarako, berria dena izendatu behar da, sortzen ari diren errealitate politiko berriei espazio sinboliko eta linguistikoa eskainiz, ezkutatuak izan beharrean benetan komunikagarri eta ulergarri bihur daitezen.
Are eta gehiago, ondorioz, pentsamendu militantea hedatu behar da —politika, zientzia, artea eta maitasuna— barne hartzen dituen ikuspegi unibertsalista aplikatuz, oraindik ete, Gaur egun, eta azaleko itxuren despit, ‘mamu’ beldur Harri eta ulergaitz gisa irudikatzen den euskal nazio askapen mugimenduaren, bereziki, eta ezkerreko independentismoaren, oro har, barruko tresna intelektual eta politikoak indartzeko.
iItzulpenaren lehenbiziko aurkezpenean esan genuen bezala Badiouren hitzaldia zaila dirudi ulertzeko hasiera batean. Baina hero eta gehuago irakurri ahala are eta errazagoa bikakatzen da.
Erreferentziak:
Badiou, Alai (2018). “SECTION II:The modernity of finitude : covering-over”, The Immanence of Trutths. London, New York, Oxford, New Delhi, Sídney:Bloomsbury Academic, 191-244 orri.
Gödel, Kurt (1940). “The Consistency of the Axiom of Choice and of the Generalized Continuum-Hypothesis with the Axioms of Set Theory” Annals of Mathematics Studies, No. 3. Jersey:Princeton University Press.
IGM – 2026-09