
Aurkezpena: J Agirre Kolektiboa eta bilduma-liburuaren testuingurua
Liburu hau Herria 2000 Eliza aldizkarian argitaratutako artikuluen bilduma eta itzulpena da. J. Agirre Kolektiboa Euskal Herriko ezker independentistako hainbat intelektualez osatuta zegoen. 1990eko hamarkadan, euskal politika, epistemologia eta zientzia birpentsatzeari ekin zioten, pentsamendu filosofiko abangoardistatik eta materialismotik abiatuta.
Liburuaren muina eta ardatz teorikoa dela-eta zera azpimarratu behar da: Lanaren ahalegin aitzindaria Alain Badiou filosofo frantsesaren ontologia eta psikoanalisi lakaniarra Euskal Herriaren eta Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren (ENAM) errealitatearekin uztartzea izan zen.
Horrela, ETAren sorrera eta ENAM “Gertakizun” (Événement) gisa teorizatu zuten. Ohiko nazionalismo etniko-kultural tradizional baten jarraipen gisa ulertu beharrean Euskal Askapen Mugimendua estatuek ezarritako status quo-arekin egindako haustura erradikal eta ezusteko gisa definitu zuten.
Gertakizun horrek subjektu politiko berri bat sortu zuen eta militantea, ondorioz, gertakizunaren egia berri horri leial edo fidel eusten dion amateur sutsua da (entusiasmoa). Alta, “militante” izatea “militar” izatea baino gehiago den aldetik, ikuspegi tekniko-militar hutsari kritika eginez, balioa ez zuten armetan jartzen, baizik eta haustura demokratiko eta berdintzaile bati politikoki eusteko gaitasunean.

SAKATU HEMEN LIBURUA IRAKURTZEKO
Zentzu horretan, kritika sintomatikoa soziologia tradizionalaren interpretazioak eta Espainiako balizko Trantsizioa Demokratikoa baztertzeko metodozko baliabidea bihurtu zen, Espainiako Estatuaren erreforma instituzionalei men egiteko ere baliatu zutena, autodeterminazio-eskaerak sistemak bereganatu ezin duen “sintoma” gisa aztertuz.
Bilduma-liburu honek Galizia, Euskal Herria eta Frantziako zirkulu filisofikoen artean nazioarteko aliantza politiko eta zubi intelektual aberatsak eraiki zirela frogatzen du, halaber. Nabarmendu beharrekoa, garai hartan Luis Martul Tobíoren (Santiago de Compostelako Unibertsitateko irakaslea eta Noitarenga aldizkariko editorea) eta J. Agirre Kolektiboaren itzulpengintzarako norabide ezberdineko langintza da — Alain Badiou bera dinamika horien jakitun zegoela: Noitarengak eta J Agirre Kolektiboak filosofo frantziarraren lanak galizierara eta euskarara ekarri zituzten, tartean, harreman intelektual estua sustatuz.
Zentzu horretan, bilduma-liburu hau 90 hamarkadako pentsamendu kritikoko gailur teorikoa dela erantsi genezake, euskal pentsamendu politikoan mugarri bat jarri zuena, ENAMen analisia diskurtso nazionalista klasiko zein marxista-leninista ortodoxoetatik atera eta postestrukturalismo frantses zein ontologia garaikidearekin lotzean.
Ahaztu gabe, baina, teoria praktikarekin lotuta zegoela. Horrela, filosofiaren eta praxiaaren arteko lotura dela-eta, erakutsi zuen Badiouren “Gertakizuna” eta “Fideltasuna” bezalako kontzeptu abstraktuak ez zirela ariketa akademiko hutsa, mugimendu politiko singular baten eta borroka askatzaile zehatz baten militantzia eta subjektibotasuna aztertzeko tresna gertukoak eta eraginkorrak baizik.
Horregatik du bilduma-liburu honek berebiziko balioa, gaur egun ere, pentsamendu kritikoaren artxibo bizi gisa!
FITXA TEKNIKOA
Izenburua: Euskal Herría: logar do acontecimento (Euskal Herria: Gertakizunaren lekua)
Egilea: J. Agirre Kolektiboa / Luis Martul Tobío
Hizkuntza: Galizieraz
Argitaletxea: Noitarenga, S.C. (Galizia) |
Argitalpen-data: 2002ko azaroa
Orrialde kopurua: 149